Laguntza hau Gipuzkoa.TV web orriaren erabilerarik hoberena egiteko gida labur bat da.
Bideoak bistaratzea.
Web atari honetan argitaratutako bideo guztiak bistaratu ahal izango dira eta jaitsi ahal izango dira flash formatuan (flv). Bideoak kategoriatan sailkatuta daude eta bistaratu daiteke bideorik ikusienak, hobeto sailkatuta daudenak…
Audioak entzutea.
Web atari honetan argitaratutako audio guztiak entzun ahal izango dira eta jaitsi ahal izango dira mp3 formatuan. Audioak kategoriatan sailkatuta daude eta entzun daiteke audiorik entzunenak, hobeto sailkatuta daudenak…
Sisteman erregistratzea.
Ikusitako bideo eta entzundako audio guztiei iruzkinak erantsi eta botoa eman diezaizkiegu, baina horretarako sisteman erregistratu behar gara. Erregistratzeko erregistro atalean zenbait datu eman besterik ez dugu egin behar: erabiltzaile izena, pasahitza, eta email helbide bat erregistro prozesua burutu ahal izateko. Erregistroa burutu ondoren sistemak emandako helbidera email bat bidaliko digu emandako datuak barresteko helbide batekin eta horrela sistemara heldu ahal izateko.
Iruzkinak eta botoak.
Erregistratu ondoren badaukagu sistemara heltzea eta, bideo bat bistaratzen dugunean, iruzkinak eransteko eta botoa emateko aukera izango dugu.