Erregistratu          

bilatzailea

Bilaketa aurreratua «

  RSS: Edukiak sindikatu

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzaileen esku uzten du Gipuzkoa.tv -ko eduki berria jasotzeko beste modu bat: RSS formatua .

RSS teknologiak aukera ematen die erabiltzaileei azken albisteen berri izateko Webgunean haien bila sartu behar izan gabe, nahikoa da irakurtzeko programa egoki bat erabiltzea

Edukien sindikatzea, hainbat orrialdetara maiz sartzen diren erabiltzaileei automatikoki edukiak banatzeko era bat da, erabiltzaile horiek bertan sartu behar izan gabe. Eduki horiek "feed" (elikagai) izeneko kanal batzuen bitartez banatzen dira, bertara erabiltzailea harpidetu ahal izanik. Harpidetu eta kanal horiek irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioek izen desberdinak izaten dituzte, ohikoenak, "berrien irakurlea", "feed izenekoen gehitzaileak", "kanalen irakurleak" , "Newsreaders" (berrien irakurleak) edo "Feed Reader" (feed irakurleak) izanik.

  Berrien irakurleak

Berrien irakurleak edo feed gehitzaileak harpidetu eta kanal edo feed izenekoak irakurtzea ahalbidetzen dutenak dira. Web orrien eguneratzeak biltzen dituzte, horietara, erabiltzaileak aldez aurretik harpidetuta egonik, eta, titular, laburpen edota testu osoaren tankeran, irudi, audio edo bideo artxiboak barne, web gune horietako bakoitzaren eduki berrienak erakusten dituzte.

Beraz, erabiltzaileei web gune, blog edota egunerokoen eduki berrietara azkarrago sartzea ahalbidetzen diete, horietara harpidetuta egonik. Irakurle ugari daude eta PCn instalatzen den mahaigaineko programa bat edota web sisteman oinarritutako aplikazio bat izan litezke.

Mahaigaineko berri irakurle edo gehitzaile batzuk honako hauek dira:

Mahaigaineko berri irakurle edo gehitzaile batzuk honako hauek dira:

  Nola sindikatu?

Baina nola antzeman Interneten dauden web gune eta informazioen artean RSS formatua dutenak? Oso erraza da, "feed" izenekoak Web orrialdeetan "RSS" ikurrak edo atari honetan erabilitakoa bezalako ikonoak jasotzen baitituzte: RSS

Nabigatzailean aldez aurretik ezarritako irakurle bat edota mahaigaineko irakurle bat baldin baduzu, RSS ikonoaren gainean klik egin eta sindikazio kanala automatikoki gehituko da.

Web irakurle bat erabiltzen baldin baduzu, agian kanalaren rss helbidea idatzi beharko duzu sindikatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero, zure irakurlearen laguntzan kontsultatu.

RSS helbidea: http://www.gipuzkoa.tv/gtv.xml

a
© Gipuzkoako Foru Aldundia 2009 · Erabilera Baldintzak
 

Powered free by PHPmotion