Irisgarriagoa guztientzat.

Irisgarritasuna hauxe da: urritasun, ezintasun edo elbarritasunen bat dutenek ere inolako mugarik gabe eskuratu ahal izatea informazioa. Pertsona ugari gureaz oso bestelako testuinguruetatik heltzen dira gure orrialdeetako informaziora, zeren...

  • Entzuteko, ikusteko edo mugitzeko arazoak izan baititzakete.
  • Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak izan baititzakete.
  • Ez baitira gauza, beharbada, teklatua edo sagua erabiltzeko.
  • Testua bakarrik irakurtzen duen irakurgailua, pantaila txikia edo konexio motela eduki baititzakete.
  • Etab...

Irisgarritasuna ez da ezinduentzat bakarrik ona, guztiei errazten baitie web gunean sartzea.

Ondokoak dira gure irisgarritasuna jarraibideak:

  • WAI (Web Accessibility Initiative) protokoloko WCAG (Web Content Accessibility Guidelines) arauak betetzea, gutxienez beren AA mailan eta hein batean AA eta AAA mailan ere. Arau horiek mundu osoan dute indarra, eta W3C-k (Worl Wide Web Consortium) Interneteko estandartzat aitortzen ditu ofizialki.
  • Web Erabilerraztasun Testaren (TAW) bitartez egiaztatzen da arestian aipatutako jarraibideak betetzen direla. Espainiar estatuko Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak sustatu du tresna hori, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legeak xedatutakoari jarraiki.

Jakina, ohartzen gara hobe daitekeela atari honen irisgarritasuna, eta horretan ari gara lanean. Zuk ere lagun diezagukezu ahalegin honetan, zeure iradokizunen bidez.

Kanal hedatuenak

Kanal gehiago